readme_eu.txt

(17 KB) Pobierz
			
======================================================================
LibreOffice 3.4 IrakHau
======================================================================

Readme fitxategi honen azken eguneraketak aurkitzeko, joan hona: http://www.libreoffice.org/welcome/readme.html

Fitxategi honek LibreOffice softwarearen inguruko informazio garrantzitsua dauka. Gomendagarria da informazio hau atentzio handiz irakurtzea instalazioari ekin aurretik.

LibreOffice-komunitatea da produktu honen garapenaren arduraduna, eta komunitateko kide izatera gonbidatzen zaitu. Erabiltzaile berria bazara, LibreOffice webgunea bisita dezakezu LibreOffice proiektuaren eta bere inguruko komunitateei buruzko informazioa eskuratzeko. Joan http://www.libreoffice.org/-era.
			
Edozein erabiltzailerentzako benetan doakoa al da LibreOffice?
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice doakoa da danontzat. LibreOffice(r)en kopia hau hartu eta nahi beste ordenagailutan instalatu dezakezu, eta nahi duzun helburuarekin erabil dezakezu (baita helburu komertzial, gobernumental, administraritza publikorako eta edukazionalekin ere). Informazio gehiago nahi baduzu, LibreOffice(r)en deskarga honekin datorren lizentzia-testua kontsulta dezakezu.
			
Zergatik da edonorentzako doakoa LibreOffice?
----------------------------------------------------------------------

Inongo kargurik gabe erabili dezakezu LibreOffice laguntzaile indibidual eta esponsor korporatibo ugarik diseinatu, garatu, probatu, itzuli, dokumentatu, sostengatu, merkaturatu, eta best hainbat modutan lagundu dutelako gaur egun dena izan dadin LibreOffice - etxerako eta bulegorako munduko kodigo irekiko produktibitate-software nagusia.

Bere esfortzua aintzat hartzen baduzu eta etorkizunean LibreOffice(e)k eskuragarri izaten jarraituko duela ziurtatu nahi baduzu, proiektua laguntzeko aukera hausnartu ezazu - ikus http://www.documentfoundation.org/contribution/ xehetasun gehiagorako. Edozeinek eman dezake nolabaiteko laguntza.
			
----------------------------------------------------------------------
Instalazioari buruzko oharrak
----------------------------------------------------------------------
			
Sistemaren eskakizunak
----------------------------------------------------------------------

* Microsoft Windows 2000 (Service Pack 4 edo altuagoa), XP, Vista, edo Windows 7
* Pentium-ekin bateragarria den PCa (Pentium III edo Athlon gomendatua)
* 256 MB RAM (512 MB RAM gomendatua)
* 1.5 GB arteko leku librea disko gogorrean
* 1024x768eko bereizmena (handiagoa gomendatzen da), eta gutxienez 256 kolore

Kontuan izan administrazio-eskubideak behar direla instalazio-prozesua egiteko.

LibreOffice aplikazio lehenetsi gisa erregistratzea Microsoft Office-ren formatuentzako derrigortu edo ken daiteke instalatzailearen honako komando-lerroko aldatzaileekin:

* /msoreg=1 LibreOffice aplikazio lehenetsi gisa erregistratzea derrigortzen du Microsoft Office-ren formatuentzako.
* /msoreg=0 LibreOffice aplikazio lehenetsi gisa erregistratzea kentzen du Microsoft Office-ren formatuentzako.

'setup /a' erabiliz administrazioko instalazioa lantzen baduzu, msvc90.dll sisteman instalatuta dagoela ziurtatu beharko duzu. Fitxategia LibreOffice(e)k eskatzen du administrazioko instalazioaren ostean abiarazteko. Fitxategia hemendik eskura dezakezu: http://www.microsoft.com/downloads/details.aspx?familyid=9B2DA534-3E03-4391-8A4D-074B9F2BC1BF

Kontuan izan administrazio-eskubideak behar direla instalazio-prozesua egiteko.

Egiaztatu ezazu zure sistemaren direktorio tenporalean memoria libre nahikoa baduzula, eta zihurtatu zaitez irakurketa-, idazketa- eta exekuzio-baimenak emanda daudela. Instalazio-prozesua abiarazi aurretik, itxi ezazu beste edozein programa.
			
LibreOffice(r)en instalazioa Debian/Ubuntu oinarriko Linux-sistemetan
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice-en bertsio zahar bat badaukazu instalatuta, desinstalatu egin beharko duzu aurrera jarraitu aurretik. Hori nola egin ez badakizu, irakurri ezazu azpiko LibreOffice-ren Aurreko Bertsio Baten Desinstalazioa atala. Hizkuntza-pakete bat nola instalatu (LibreOffice-(r)en US English bertsioa instalatu ondoren) ikasi nahi baduzu, irakurri ezazu azpiko Hizkuntza-Pakete Bat Instalatzen.

Deskargatutako fitxategia erauzten duzunean, edukiak azpidirektorio batean erauzi direla ikusiko duzu. Fitxategi-kudeatzailearen leiho bat ireki ezazu, eta joan zaitez "LibO_" hasten den direktoriora (bertsio-zenbakia eta plataformaren hainbat informazio izango ditu jarraian).

Direktorio honek "DEBS" izeneko azpidirektorio bat edukiko du. Sar zaitez "DEBS" direktoriora.

Eskuin-klik egizu direktorio barnean eta "Ireki Terminalean" hautatu ezazu. Terminal-leiho bat irekiko da. Terminal-leihoaren komando-lerroan, sar ezazu komando hau (zure erro-erabiltzaile pasaitza eskatuko zaizu komandoa exekutatu aurretik):

sudo dpkg -i *.deb

Gaineko dpkg komandoak instalazio-prozesuaren lehen zatia burutzen du. Prozesua erabat burutzeko, mahain-integraziorako paketeak ere instalatu beharko dituzu. Honetarako, "DEBS" direktorioko "desktop-integration" direktoriora sar zaitez, komando hau erabiliz:

cd desktop-integration

Orain, exekutatu ezazu berriro dpkg komandoa:

sudo dpkg -i *.deb

Burutu da jada instalazio-prozesua, eta LibreOffice-aplikazio guztien ikurrak eduki beharko zenituzke zure mahaigainaren Aplikazioak/Bulegoa menuan.
			
LibreOffice(r)en instalazioa Fedora, Suse, Mandriva edo beste Linux-sistemetan RPM-paketeak erabiltzen
----------------------------------------------------------------------

Aurreko LibreOffice-bertsio bat badaukazu instalatuta, desinstalatu egin beharko duzu aurrera jarraitu aurretik. Hori nola egin ikasteko, irakur ezazu azpiko "Aurreko LibreOffice bertsio baten desinstalazioa" atala. Hizkuntza-pakete bat nola instalatu ikasi nahi baduzu (Estatu Batuetako ingelesez instalatu ondoren LibreOffice), irakur ezazu "Hizkuntza-paketeak instalatzen" atala.

Descargatutako fitxategia erauztean, edukiak azpidirektorio batean erauzi direla ikusiko duzu. Fitxategi-kudeatzaile leiho bat ireki ezazu, eta sartu zaitez "LibO_" hasten den eta jarraian bertsio-zenbakia eta hainbat plataforma-informazio dituen direktoriora.

Direktorio honek "RPMS" izeneko azpidirektorio bat edukiko du. Sar zaitez "RPMS" direktoriora.

Eskuin-klik egizu direktorio barnean eta "Ireki Terminalean" hautatu ezazu. Terminal-leiho bat irekiko da. Terminal-leihoaren komando-lerroan, sar ezazu komando hau (zure erro-erabiltzaile pasaitza eskatuko zaizu komandoa exekutatu aurretik):

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *.rpm

RPM darabilten beste sistemetarako (Suse, etab.): rpm -Uvh *.rpm

Goiko komandoak instalazio-prozesuaren lehen zatia burutzen du. Prozesu osoa burutzeko, mahaigain-integraziorakorako paketeak ere instalatu beharko dituzu. Honetarako, sartu zaitez "RPMS" direktorioko "desktop-integration" direktoriora, komando hau erabiliz:

cd desktop-integration

Orain, exekutatu ezazu berriro instalazio-komandoa:

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *redhat*.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *mandriva*.rpm

RPM oinarriko beste sistemetarako (Suse, etab.): rpm -Uvh *suse*.rpm

Burutu da jada instalazio-prozesua, eta LibreOffice-aplikazio guztien ikurrak eduki beharko zenituzke zure mahaigainaren Aplikazioak/Bulegoa menuan.
			
Goiko Gidan Aipatu Gabeko Linux-Distribuzioetarako Mahaigain-Integrazioaren Inguruko Oharrak
----------------------------------------------------------------------

Erraza izan beharko litzateke LibreOffice instalatzea instalazio-gida honetan aipatu ez diren Linux-distribuzioetan. Mahaigain-integrazioa izango da ezberdintasun posible gehien izan ditzakeen eremua.

desktop-integration direktorioan badago libreoffice3.3-freedesktop-menus-3.3.1.noarch.rpm (edo antzeko zerbait) izeneko pakete bat ere. Freedesktop.org zehaztapen/gomendioak (http://en.wikipedia.org/wiki/Freedesktop.org) jasaten dituzten Linux-distribuzio guztientzako da pakete hau, eta aurreko gidan aipatu ez diren Linux-distribuzioetan instalatzeko dago hor.
			
Hizkuntza-pakete bat instalatzen
----------------------------------------------------------------------

Nahi duzun hizkuntza eta plataformarentzako hizkuntza-paketea deskargatu ezazu. Instalazio-fitxategi nagusia dagoen leku berean daude. Nautilus fitxategi-kudeatzailean, direktorio batetara (zure mahaigainera, adibidez) erauzi ezazu deskargatutako fitxategia. Ziurtatu zaitez LibreOffice aplikazio guztiak itxi dituzula (baita QuickStarter, abiarazita badago).

Joan zaitez deskargatu duzun hizkuntza-paketea erauzi duzun direktoriora.

Orain, joan zaitez erauzte-prozesuan sortu den direktoriora. Adibidez, 32 biteko Debian/Ubuntu oinarriko sistema batentzako hizkuntza-pakete frantsesaren kasuan, direktorioaren izena hauxe izango da: LibO_, gehi hainbat bertsio-informazio, gehi Linux_x86_langpack-deb-fr.

Orain joan zaitez instalatuko dituzun dauzkan direktoriora. Debian/Ubuntu oinarriko sistemetan, DEBS izango da direktorioa. Fedora, Suse edo Mandriva sistemeta, RPMS izango da direktorioa.

Nautilus fitxategi-kudeatzailean, eskuin-klik egizu direktorioan eta "Ireki Terminalean" komandoa hautatu ezazu. Ireki-berri den terminal-leihoan, exekutatu ezazu hizkuntza-paketea instalatzeko komandoa (azpiko komandoekin, posible da zure erro-erabiltzaile pasahitza eskatzea):

Debian/Ubuntu oinarriko sistemetarako: sudo dpkg -i *.deb

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *.rpm

RPM darabilten beste sistemetarako (Suse, et...
Zgłoś jeśli naruszono regulamin